Iruñea – Durango 2014ko ekainaren 8an

durango 2Iruñea – Durango lotuko duen gizakatearen aurkezpenean izan gara. Ekimen honen alde, guk ere, gure lana eta ilusioa jarriko dugugure esku gizakatea. http://www.naiz.info/en/mediateca/video/acto-de-gure-esku-dago-en-durango

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

HERRI BATZARRA

BATZAR IREKIA KARTELA OK

Image | Posted on by | Iruzkin bat utzi

Etxarri 2012 + 1 ekimenaren adierazpenak

Joan zen urtarrilean Nafarroako foru legeak dioen moduan, Etxarri Aranatzen herri galdeketa bat bultzatu genuen. Udalean eskaria egin, beharrezkoak ziren sinadurak bildu eta Udalbatzak gehiengoz onartu zuen galdeketa eskariarekin aurrera egitea. Hurrengo pausoa Nafar Gobernuko presidentziaren esku uztea izan zen, honek Madridera (Ministroen Kontseilura) helarazi zezan. Nafar gobernuak beste galdeketa eskariekin egin izan duen moduan jokatu beharrean, hau da ministroen kontseilura bidali beharrean, gure eskaria Administrazio Auzitegiaren esku jarri du.
Nafar Gobernuak izandako jarreraren inguruan Etxarri 2012+1 ekimeneko kideok honako balorazio hau egiten dugu:
Nafar gobernuak trikimailu juridikoak baliatu ditu bere eginkizuna bete beharrean, hau da, herri galdeketa eskaria Madridera bideratu beharrean, ekimena bertan behera utzi eta ukatzeko. Agerian jarri dugu Barcinaren Gobernuak beldur diola demokraziari. Iritzia emateko garaian Gobernuak trabak jartzen dizkio bere herritarrei.
Gure ekimena bizilagunen ideien errespetuan oinarritzen bada ere, Nafar Gobernuak, herri galdeketak sortu dion ezin egonaren aurrean, gatazkaren bidea hautatu du. Nafar Gobernuak enfrentamentua bilatzen duen bitartean, Etxarri 2012+1 ekimenak herritarron arteko errespetua eta bizikidetza ditu helburu, herritarren hartuemanean eragina duten ekimen bateratzaileak aurrera eramanez. Horietako ekimenen artean kokatzen dugu herri galdeketa, iritzi ezberdinen topaleku natural modura.
Herri hau, Euskal Herria, erabakitzeko eskubidearen inguruan martxan dago iada, eta Nafar Gobernuaren jarrera zein den ikusirik, ez du zentzurik gure indar eta denbora gatazka juridikoetan galtzea. Herritarrok borondate sendoa dugu etorkizunean zer izan nahi dugun erabakitzeko, dagoeneko prozesu geldi ezin baten aurrean gaude.
Guzti honen aurrean Etxarri Aranazko Udal taldeekin (Nabai eta Bildurekin) izandako elkarlana eskertzeaz gain zera eskatu nahi diogu Etxarri Aranazko Udalari: Nafar Gobernuak hartu duen bidea baztertu dezala; gatazka juridiko antzuak saiestu ditzala horretarako eman behar diren pausoak emanaz. Bestetik, gurekin elkarlanean jarraitzeko prestutasuna izan dezala.

Amaitzeko Nafar Gobernuari hau jakin arazi nahi diogu: galdeketa hau herri honek burutuko duela. Inolako zalantzarik egon ez dadin berriz diogu, galdeketa hau herri honek burutuko du. Guk erabakitzeko eskubidearen inguruan lanean jarraituko dugu. Gure herritarron aurrean herri galdeketa bultzatzeko konpromisoa hartu genuen, “Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?” galderaren aurrean herriak bere iritzia eman zezan. Gure indarrak eta borondatea bide horretan jarri ditugu. Orain modu berriak jorratuko ditugu gure konpromisoa bete asmoz. Nafar Gobernuak jakin dezala eztabaida hau, iritzi guztien arteko errespetuan oinarriturik, saiest ezina dela.

Etxarri Aranatzen, 2013ko irailaren 25ablog

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Etxarri Aranazko Prentsaurreko herritarra ikusgai

Etxarri aranazen 2013-6-21ean izan zen prentsaurrekoa ikusteko aukera duzu link honetan.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Nafar Gobernuaren erantzuna

Ostiraleko prentsaurrekoa eta gero, Nafar Gobernuaren erantzuna, prentsaren bidez iritsi da. http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2013/06/24/Gobierno+impugna+acuerdo+ayto+EtxarriAranatz.htm

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Prentsaurreko herritarra Etxarri 2012 + 1 ekimenaren idatzia

prentsaurrekoa1Etxarri 2012 + 1 ekimenak otsailean martxan jarritako “Zer?” ekimena, dinamika herritar bat da, erabakitzeko eskubidearen alde gure herrian lanean ari dena. 2013an erabakitzeko eskubidea jarri nahi izan dugu etxarriarron eskura. Ariketa demokratiko bat bultzatuz, benetako demokrazia batean oinarri behar lukeen eskubidea praktikara eramateko asmoz. Horregatik jarri genuen martxan galdeketa prozesua, erreferentzia eta aterkia eskeiniz herri osoan dinamika honen inguruan garatu ahal diren ekimen ezberdinei.
Baina zergatik erabakitzeko eskubidearen dinamika gure herrian? 2012 urtea gure iragana gogoratuz eta egun oraindik ere Herri garela aldarrikatuz pasa genuen; Herri honen etorkizuna herri honetako herritarren esku dagoela aldarrikatzea da hemendik aurrerako erronka:
1. Aldarrikapen prepolitikoa delako, oinarri demokratiko bat sortzearen aldekoa eta sentsibilitate guztien topaleku.
2. Erabakitzeko eskubidearen defentsa jardun demokratikoa delako, erabakitzeko eskubidea nazioarteko legedian jasotako eskubide demokratiko eta unibertsala delako. Zer da demokratikoagoa herritarrei bere etorkizuna erabakitzeko hitza ematea baino?
Hau argi eta garbi esanda, erabakitzeko eskubidea Etxarri bezalako herri batean modu praktiko batean aurrera eramateko eskaera egin genuen hainbat herritarrek pasa den maiatzean. 360 herritarrek udal agintariei galdeketa prozesua martxan jartzeko eskaria egin genien. Udalak eman beharreko pausuak eman ditu eta orain Nafar Gobernuari dagokio indarrean dagoen lege demokratiko bat betetzea, gure eskariari bide ematea. Demokraziari muzin eginaz ordea, badirudi Nafarroako Gobernuak egindako eskusartzearekin ate guztiak itxi egin direla. Ezta pentsatu ere! Orain arte egin bezala, herritarrak abian jarriko ditugu, atxekimendu pertsonal eta taldekakoak metatuz eta antolatuz erabakitzeko eskubidearen norabidean. Begirunezko jokaera barnehartzaileaz eta era positiboan lanean jarraituko dugu, erabakitzeko eskubidearen inguruan herritarrak batzeko asmoz eta bi printzipio nagusitan: aniztasuna eta askotarikotasuna, ezberdinen arteko gogokidetasuna bilatuz eta ekintza bateratu eta eraginkorrerako jokaleku egoki eta erosoa sustatuz.
Herri gara, erabakitzeko eskubidea daukagu eta etorkizuna herri honetako herritarren esku dago!
Etxarriarron esku!
Eutsi goiari!

Etxarri Aranatzen, 2013ko ekainaren 21a

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gure esku dago, bideoklipa

Bideoa, Gure esku dago atalean publikatua | Iruzkin bat utzi