Ekimenaren aurkezpena

Gaur Abenduaren 3an, eguerdiko 12etan Etxarri Aranatzeko kultur aretoan “Etxarri 2012” herri ekimena aurkeztu da herritarren aurrean. Aretoak jendez gainezka egin du, 250 ikusle bildu delarik. Ekitaldian, herriko dantzariak, abeslariak, bertsolariak eta abarrek parte hartu dute.

“Lurrari Lotu” kantaren aurkezpena ere egin da:

Hona hemen irakurritako testua:

Egunon eta eskerrikasko hona hurbildu zareten guztiei: 

Gaur, abenduak 3, Nafarroako Eguna ospatzen dugun egunean Etxarri 2012 ekimena aurkeztu nahi diogu herriari. Dagoeneko gehienok jakingo duzuen bezala datorren urtean, 2012an, 700 urte beteko dira Etxarri Aranatz sortu zenetik eta 500 urte Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenetik. Bi gertaera horiek kontuan harturik, bi helburu nagusi ditu Etxarri 2012 ekimenak:

– Batetik, herritarrek memoria historikoa berreskuratzea: bai Etxarri Aranatz herriaren sorrera eta baita 200 urte geroago Gaztelak egindako Nafarroaren konkista.

Ekitaldian abesturiko “Izarren hautsa”

Bestetik, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena lau haizeetara zabaltzea. Oztopo guztien gainetik, argi eta garbi adierazi nahi dugu zer ginen, zer garen eta zer izango garen  galderari  herritarrok erantzun bera eman izan diogula bai orain dela 700 urte, bai orain dela 500 urte, bai gaur egun eta baita etorkizunean ere: Euskara eta Herria garela, Euskal Herria!! 

Bi helburuon inguruan urte osoko dinamika piztu nahi dugu herrian, 2012an zenbait ekimen antolatzeko. Herritarrek eta herriko eragileek, nork bere esparrutik, asmo hori betetzen laguntzea da Etxarri 2012 ekimenaren nahia. Beraz partehartzea  bultzatu nahi dugu, guk  proposatu ditzazkegun ekimenen inguruan, nahiz eragile ezberdinek haien kabuz antolatutakoen inguruan.

Bide horretan hasi gara dagoeneko hurrengo urteari begira plangintza diseinatzen eta martxan ditugu dagoeneko zenbait kontu:

– Etxarri Aranatzen sorrera irudikatuko duen herri antzerkia adibidez: Jose Luis Erdozia herritarrak idatziriko antzerkia aurkeztu nahi dugu datorren urtean. Horretarako noski, herritar ororen laguntza eta parte hartzea beharko da,  berau aurrera eramateko beharrezkoak diren antzerki eta josgintza tailerrak antolatuko direlarik  udalaren laguntzarekin.

– 1512ko uztailaren 21ean sartu zen Gaztelako armada Nafarroa konkistatzera eta herrian bertan pasa zuten lehenengo gaua. Hurrengo urteko uztailaren 21ean gogoratuko dugu gertaera hura eta aldarrikatuko dugu orduan ginena, gaur garena eta bihar izan nahi duguna.

– Ondare etnografikoari garrantzia eman nahi diogu…Asmoa da garai haiek (1312 eta 1512) gerturatzeko ahalegina egitea: historia, hizkuntza, pertsonaiak, tresnak, ohiturak, janzkerak ezagutu araztea.

Hitzaldi zikloek ere bere lekua izanen dute, bai Etxarri Aranatzen sorreraren ingurukoak, bai ohituren ingurukoak,  despoblatuen ingurukoak nahiz konkistarekin lotutakoak.

Izarren hautsa

Egitasmo hau aurrera eramateko lehen aipatu partehartzea beharrezkoa izateaz gain nahiezkoa da laguntza ekonomiko bat ere izatea. Helburu hori du nagusiki gaur salmentan jarriko dugun egutegiak. Hainbat datu eta argazki historikoz osatutako egutegia 10€ salmentan jarriko duguna.

Web orri bat ere jarri dugu martxan www.etxarri2012.info. Bertan ekimenaren inguruko azalpenak eta berriak aurkituko dituzuelarik.

Azkenik urtarrilaren erdialdean burutuko dugun herri batzar irekira gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Guk gure egitasmoaren proposamena eramanen dugu, planteatzen ditugun ekintzak zehaztuz. Herritarrei deialdia egiten diegu berdina egin dezaten, proposamen ezberdinak eraman ditzaten eta guztion artean egin dezagun 2012 urterako  plangintza.

Adur ekimena aurkezten

Gure nortasuna, herri gisa dugun izana, ezagutzeko, berrikuskatzeko eta berritzeko abentura zoragarri horri ekiteko, beharrezkoa izango da guztion laguntza. Herri gisa aurrera jarraitzeko historiari erreparatu eta oroimena berreskuratzeak merezi du. Gure herriak merezi du, Nafarroak merezi du, euskararen herriak, Euskal Herriak merezi du!!!

Gora Etxarri!! Gora Nafarroa!! Gora Euskal Herria!!!”

Post hau Bideoa, Ekitaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s