IKURRIÑAK 35 URTE
Heldu den ilbeltzaren 16an Etxarri Aranazko udalak urtemuga historiko bat ospatuko du: 35 urte beteko dira Etxarri Aranazko balkoian ikurriña jarri zela, ekitaldi nazional sonatu eta jendetsu batean. Ekitaldi horretan Trantsizio garaiko Alkateen Mugimenduko kideak Etxarrin bildu ziren, eta amnistiaren, foruen eta euskararen aldeko aldarrikapena egin zuten, adierazpen baten bidez. 35 urte pasatuta, orduko aldarrikapenek indarrean segitzen dute, sekula baino gehiago.
Horregatik, Etxarri Aranazko udalak urtemuga berezi hau gogora ekarri nahi du, eta ekitaldi bat antolatu du honako ardatz hauek izanen dituena:
- Trantsizio garaiko Alkateen Mugimenduari errekonozimendua egitea,
- Orduko aldarrikapenak 35 urte pasatuta berriz ere berrestea
- Aipamen berezia egitea orduan Bergarako alkate zen Jose Luis Elkorori, 35 urte pasatu eta gero preso dagoelako.
Hortaz, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu urtarrilaren 15ean (igandea) Etxarri Aranazko udaletxean eginen dugun ekitaldira:
- 10:30ean: Harrera ofiziala udal hautetsi eta eragileei.
- 11:30ean: Ekitaldi instituzionala, udaletxeko areto nagusian.
- 12:00etan: Ekitaldi publikoa, udaletxe aurrean.
- 12:30ean: Auzatea.