“Eguerdion eta eskerrik asko hona etorri zareten guztioi!!! Duela 35 urte hemen egon zirenek oso egun hotza izan zela gogoratzen dute. Gaur bezalakoa. Eta diote zerua grisa zegoela, eta kaleak ere bai, gris-grisak. Gaur, zorionez, zerua urdin dugu, eta kaleak kolorez eta alaitasunez beteak.
Iragana eta etorkizuna lotu nahi izan ditugu gaurko ekitaldi honekin. Iragana, herri baten historian beharrezkoa delako atzera begiratzea aurrera egiteko, eta etorkizuna, guk nahi bezala marraztu nahi dugulako gure herriaren geroa. Urtarrilaren 16an, bihar, beraz, 35 urte beteko dira Transizio garaiko Alkateen mugimenduak Etxarri Aranatzen herri honen aldarrikapenak Euskal Herri osora zabaldu zituenetik.”
Horrela eman zaio hasera duela 35 urte galerazi eta aurten galerazten saiatu diren ekitaldiari. Hurrengo egunetan ekitaldiko argazkiak jarriko ditugu.
Argazki honetan duela 35 urte ikurriña josi zuten Juli Larraza eta Pakita Arratibel jostunak, orduan ikurriña jarri zuen Jose Miguel Arbizu zinegotzia eta oraingo zinegotzi den Edurne Igoa ageri dira.
Udaleko ekitaldia 1. zatia:
Udaleko ekitaldia 2. zatia:
Udaleko ekitaldia 3. zatia:
Plazako ekitaldia 1. zatia:
Plazako ekitaldia 2. zatia:
Saiatuko gara aste honetan ekitaldien bideoak igotzen, baita atera genuen argazki guztiak. Adi egon, hemen bertan azalduko dira.
Prentsan agertutakoa: