Prentsaurreko: Etxarri2012k konsulta egiteko eskaera sartu du udalean.

Eguerdion!
Etxarri 2012 + 1 herri ekimenak abenduaren 3an antolatutako agerraldian azaldu genuen moduan, gaur hemen bildu garenok honakoa jakin arazi nahi diegu herritarrei:

20120125prentsaurrekoa01

Etxarri Aranatz herri anitza da. Anitza da bere paisaia, eta anitza bertan bizi garenon pentsakera. Denok dugu leku bat bertan eta denon artean osatzen dugu Etxarri Aranatz.

Litekeena da gaur hemen gaudenok edo eta herritarrok orokorrean, Euskal Herria osoarentzat, zein Nafarroarentzat proiektu, egitura nahiz etorkizun ezberdinak nahi izatea. Baina demokrazian oinarritutako printzipio baten aldeko jarrerak biltzen gaitu, giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen aldekoak, hain zuzen ere.

Horregatik, hauxe da gure aldarrikapena:
• Euskararen herria nazio naturala da.
• Nafarroak eta Euskal Herriak bere osotasunean bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du.
• Nafarrok, Euskal herritar orok dugu autodeterminatzeko eskubidea.

Beraz, Etxarri Aranazko Udal Agintariei etxarriarrok eta orohar euskal herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatzea eskatzen diegu. Herri honek hitza eta erabakia behar ditu bere etorkizuna eraikitzeko eta horregatik Udalari eskubide hori onartu eta bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ematea eskatzen diogu.

Gaur hemen bildu garen herritarrok, Udalean 27/2002 Foru legeak dion muduan eskaera formal bat sartuko dugula jakin arazi nahi dugu, Udalari erabakitzeko eskubidearen ariketa praktiko bat egitea proposatuz eta etxarriarrei “Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independiente berri baten parte izatearekin?” galdera egingo lukeen herri galdeketa antolatzeko eskatuz.

20120125prentsaurrekoa02

Gaurtik hasita, hiru hilabetetako epea dugu guk gaur, hemen, aurkeztu dugun eskaera horren aldeko 200 herritarren sinadurak lortu eta udal pleno batean aurkezteko. Sinadura bilketa honen abiapuntua, datorren otsailaren 2an, larunbata goizeko 11:30etatik aurrera Etxarri 2012 + 1 ekimenak antolatu duen festatxoa izanen da. Etxarriko faledunekin kalejira, marrazkilariak, musika eta tripeki auzatea izanen dugu herriko plazan. Bide batez udaleko bulegotik pasa eta erabakitzeko eskubidearen aldeko sinadura ematera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Herritarron esku dago! Erabakitzeko eskubidea herriarentzat!

Etxarri Aranatzen, 2013ko urtarrilaren 25a

Kartela_700

Advertisements
Post hau Prentsaurrekoa, Zer? atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s