AZKEN SINADURA EGUNA

Otsailaren 2an ekin genion Etxarri Aranatzen herri galdeketa burutu ahal izateko sinadura bilketari. Zer? Manifestuan oinarriturik eta Nafarroako foru legeak dion bezala burutu nahi dugu galdeketa.

Manifestuan honela diogu: “Litekeena da manifestu honen alde egiten dugunok Euskal Herria osoarentzat, zein Nafarroarentzat proiektu, egitura nahiz etorkizun ezberdinak nahi izatea. Baina demokrazian oinarritutako printzipio baten aldeko jarrerak biltzen gaitu, giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen aldekoak, hain zuzen ere.”

Hau da galdetu nahi duguna: “Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?”

Sinadura bilketa amaitzera goaz. Orain arte bezala goizero, 10:00etatik 14:00etara, udalean sinatzeko aukera dago . Apirilaren 12an arratsaldeko 18:00tik 21:00 arte sinatzeko aukera izango da baita ere.

Zuk ere herri galdeketa bultza dezakezu, horretarako nahikoa da Etxarri Aranatzen erroldaturik egotea eta 18 urte baino gehiago izatea. Sinadura Udalean idazkariaren aurrean egin behar da. Horretarako nortasun agiria aurkeztu beharra dago.

Apirilaren 12rako biltzen ditugun sinadura guztiak Udalean aurkeztuko ditugu eta maiatzean udalbatzar batean gaia eztabaidatuko da.

Herri galdeketa egiteko aukera zure esku dago, gure esku dago!Azken Sinadura Eguna

Advertisements
Post hau Ekitaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s