Prentsaurreko herritarra Etxarri 2012 + 1 ekimenaren idatzia

prentsaurrekoa1Etxarri 2012 + 1 ekimenak otsailean martxan jarritako “Zer?” ekimena, dinamika herritar bat da, erabakitzeko eskubidearen alde gure herrian lanean ari dena. 2013an erabakitzeko eskubidea jarri nahi izan dugu etxarriarron eskura. Ariketa demokratiko bat bultzatuz, benetako demokrazia batean oinarri behar lukeen eskubidea praktikara eramateko asmoz. Horregatik jarri genuen martxan galdeketa prozesua, erreferentzia eta aterkia eskeiniz herri osoan dinamika honen inguruan garatu ahal diren ekimen ezberdinei.
Baina zergatik erabakitzeko eskubidearen dinamika gure herrian? 2012 urtea gure iragana gogoratuz eta egun oraindik ere Herri garela aldarrikatuz pasa genuen; Herri honen etorkizuna herri honetako herritarren esku dagoela aldarrikatzea da hemendik aurrerako erronka:
1. Aldarrikapen prepolitikoa delako, oinarri demokratiko bat sortzearen aldekoa eta sentsibilitate guztien topaleku.
2. Erabakitzeko eskubidearen defentsa jardun demokratikoa delako, erabakitzeko eskubidea nazioarteko legedian jasotako eskubide demokratiko eta unibertsala delako. Zer da demokratikoagoa herritarrei bere etorkizuna erabakitzeko hitza ematea baino?
Hau argi eta garbi esanda, erabakitzeko eskubidea Etxarri bezalako herri batean modu praktiko batean aurrera eramateko eskaera egin genuen hainbat herritarrek pasa den maiatzean. 360 herritarrek udal agintariei galdeketa prozesua martxan jartzeko eskaria egin genien. Udalak eman beharreko pausuak eman ditu eta orain Nafar Gobernuari dagokio indarrean dagoen lege demokratiko bat betetzea, gure eskariari bide ematea. Demokraziari muzin eginaz ordea, badirudi Nafarroako Gobernuak egindako eskusartzearekin ate guztiak itxi egin direla. Ezta pentsatu ere! Orain arte egin bezala, herritarrak abian jarriko ditugu, atxekimendu pertsonal eta taldekakoak metatuz eta antolatuz erabakitzeko eskubidearen norabidean. Begirunezko jokaera barnehartzaileaz eta era positiboan lanean jarraituko dugu, erabakitzeko eskubidearen inguruan herritarrak batzeko asmoz eta bi printzipio nagusitan: aniztasuna eta askotarikotasuna, ezberdinen arteko gogokidetasuna bilatuz eta ekintza bateratu eta eraginkorrerako jokaleku egoki eta erosoa sustatuz.
Herri gara, erabakitzeko eskubidea daukagu eta etorkizuna herri honetako herritarren esku dago!
Etxarriarron esku!
Eutsi goiari!

Etxarri Aranatzen, 2013ko ekainaren 21a

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s