Etxarri 2012 + 1 ekimenaren adierazpenak

Joan zen urtarrilean Nafarroako foru legeak dioen moduan, Etxarri Aranatzen herri galdeketa bat bultzatu genuen. Udalean eskaria egin, beharrezkoak ziren sinadurak bildu eta Udalbatzak gehiengoz onartu zuen galdeketa eskariarekin aurrera egitea. Hurrengo pausoa Nafar Gobernuko presidentziaren esku uztea izan zen, honek Madridera (Ministroen Kontseilura) helarazi zezan. Nafar gobernuak beste galdeketa eskariekin egin izan duen moduan jokatu beharrean, hau da ministroen kontseilura bidali beharrean, gure eskaria Administrazio Auzitegiaren esku jarri du.
Nafar Gobernuak izandako jarreraren inguruan Etxarri 2012+1 ekimeneko kideok honako balorazio hau egiten dugu:
Nafar gobernuak trikimailu juridikoak baliatu ditu bere eginkizuna bete beharrean, hau da, herri galdeketa eskaria Madridera bideratu beharrean, ekimena bertan behera utzi eta ukatzeko. Agerian jarri dugu Barcinaren Gobernuak beldur diola demokraziari. Iritzia emateko garaian Gobernuak trabak jartzen dizkio bere herritarrei.
Gure ekimena bizilagunen ideien errespetuan oinarritzen bada ere, Nafar Gobernuak, herri galdeketak sortu dion ezin egonaren aurrean, gatazkaren bidea hautatu du. Nafar Gobernuak enfrentamentua bilatzen duen bitartean, Etxarri 2012+1 ekimenak herritarron arteko errespetua eta bizikidetza ditu helburu, herritarren hartuemanean eragina duten ekimen bateratzaileak aurrera eramanez. Horietako ekimenen artean kokatzen dugu herri galdeketa, iritzi ezberdinen topaleku natural modura.
Herri hau, Euskal Herria, erabakitzeko eskubidearen inguruan martxan dago iada, eta Nafar Gobernuaren jarrera zein den ikusirik, ez du zentzurik gure indar eta denbora gatazka juridikoetan galtzea. Herritarrok borondate sendoa dugu etorkizunean zer izan nahi dugun erabakitzeko, dagoeneko prozesu geldi ezin baten aurrean gaude.
Guzti honen aurrean Etxarri Aranazko Udal taldeekin (Nabai eta Bildurekin) izandako elkarlana eskertzeaz gain zera eskatu nahi diogu Etxarri Aranazko Udalari: Nafar Gobernuak hartu duen bidea baztertu dezala; gatazka juridiko antzuak saiestu ditzala horretarako eman behar diren pausoak emanaz. Bestetik, gurekin elkarlanean jarraitzeko prestutasuna izan dezala.

Amaitzeko Nafar Gobernuari hau jakin arazi nahi diogu: galdeketa hau herri honek burutuko duela. Inolako zalantzarik egon ez dadin berriz diogu, galdeketa hau herri honek burutuko du. Guk erabakitzeko eskubidearen inguruan lanean jarraituko dugu. Gure herritarron aurrean herri galdeketa bultzatzeko konpromisoa hartu genuen, “Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?” galderaren aurrean herriak bere iritzia eman zezan. Gure indarrak eta borondatea bide horretan jarri ditugu. Orain modu berriak jorratuko ditugu gure konpromisoa bete asmoz. Nafar Gobernuak jakin dezala eztabaida hau, iritzi guztien arteko errespetuan oinarriturik, saiest ezina dela.

Etxarri Aranatzen, 2013ko irailaren 25ablog

Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s