2012 urtean, 700 urte beteko dira Etxarri Aranatz sortu zenetik, eta 500 urte Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenetik. Bi gertaera horiek kontuan harturik, bi helburu nagusi ditu Etxarri 2012 ekimenak:
- Batetik, herritarrek memoria historikoa berreskuratzea: bai Etxarri Aranatz herriaren sorrera eta baita 200 urte geroago Gaztelak egindako Nafarroaren konkista.
- Bestetik, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena lau haizeetara zabaltzea. Oztopo guztien gainetik, argi eta garbi adierazi nahi dugu zer ginen, zer garen eta zer izango garen galderari herritarrok erantzun bera eman izan diogula bai orain dela 700 urte, bai orain dela 500 urte, bai gaur egun eta baita etorkizunean ere: Euskara eta Herria garela, Euskal Herria!!
Bi helburuon inguruan urte osoko dinamika piztu nahi dugu herrian, 2012an zenbait ekimen antolatzeko. Asmoa da garai haiek (1312 eta 1512) gerturatzeko ahalegina egitea: historia, hizkuntza, pertsonaiak, ohiturak, janzkera… Herritarrek eta herriko eragileek, nork bere esparrutik, asmo hori betetzen laguntzea da Etxarri 2012 ekimenaren nahia.
2011ko abenduaren 3an, Nafarroaren Egunean, aurkeztuko dugun Etxarri 2012 ekimenak gonbidapena egin nahi dio Etxarri Aranazko herriari, bai herritarrei eta bai herriko eragile guztiei ere, ekimen honen parte izateko. Aurten bezala, heldu den urteko abenduaren 3an ere gure hizkuntza eta nor garen lau haizeetara aldarrikatzeko gonbidapena egin nahi diogu herriari.
Gora Etxarri!! Gora Nafarroa!!! Gora Euskal Herria!!!!