Udal Batzar berezia

Pleno berezia 2

Advertisements
Irudia | Posted on by | Iruzkin bat utzi

Bideoa: Herri galdeketa bultzatzeko sinadurak Udaletxean.

Bideoa, Prentsaurrekoa, Zer? atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Herri galdeketa bultzatzeko sinadurak Udaletxean.

Gaur goizeko 10:30etan Etxarri Aranazko Udalean herri galdeketa antolatzeko beharrezkoak diren sinadurak aurkeztu ditugu. Orain, udalari dagokio hilabete bat pasa aurretik udal batzar bat deitzea bertan gaia aztertua izan dadin.

Herri galdeketa 27/2002 FORU LEGEAk dion moduan (toki esparruko herri kontsultak arautzen dituen foru legea), bultzatu dugu.

Galdeketa honekin herritarrei luzatu nahi diegun galdera hau da:

“Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?” IMG-20130418-WA0001

IMG-20130418-WA0003

360_550web

Prentsaurrekoa, Zer? atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

AZKEN SINADURA EGUNA

Otsailaren 2an ekin genion Etxarri Aranatzen herri galdeketa burutu ahal izateko sinadura bilketari. Zer? Manifestuan oinarriturik eta Nafarroako foru legeak dion bezala burutu nahi dugu galdeketa.

Manifestuan honela diogu: “Litekeena da manifestu honen alde egiten dugunok Euskal Herria osoarentzat, zein Nafarroarentzat proiektu, egitura nahiz etorkizun ezberdinak nahi izatea. Baina demokrazian oinarritutako printzipio baten aldeko jarrerak biltzen gaitu, giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen aldekoak, hain zuzen ere.”

Hau da galdetu nahi duguna: “Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?”

Sinadura bilketa amaitzera goaz. Orain arte bezala goizero, 10:00etatik 14:00etara, udalean sinatzeko aukera dago . Apirilaren 12an arratsaldeko 18:00tik 21:00 arte sinatzeko aukera izango da baita ere.

Zuk ere herri galdeketa bultza dezakezu, horretarako nahikoa da Etxarri Aranatzen erroldaturik egotea eta 18 urte baino gehiago izatea. Sinadura Udalean idazkariaren aurrean egin behar da. Horretarako nortasun agiria aurkeztu beharra dago.

Apirilaren 12rako biltzen ditugun sinadura guztiak Udalean aurkeztuko ditugu eta maiatzean udalbatzar batean gaia eztabaidatuko da.

Herri galdeketa egiteko aukera zure esku dago, gure esku dago!Azken Sinadura Eguna

Ekitaldiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bideoa: “Independentziaren ondorio ekonomikoak”en hitzaldia

Bideoa, Hitzaldiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Bideoa: Bertso-hitzaldia

Bideoa, Hitzaldiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Martxoak 21 “Independentziaren ondorio ekonomikoak”

Sarritan egindako galderei erantzuten:
Boikot kasuak,
Europako Batasuna: barne ala kanpo?
Zer gertatzen da pentsioekin?
Euskal ekonomiaren indargune eta ahulguneak,
Krisiak sortutako aukerak,
Estatu txikien abantailak mundu globalizatuan…
A3-hitzaldia-600

Hitzaldiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi