Zer?

2012ko abenduaren 3an, Nafarroako Eguna eta Euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugun honetan, herrian ditugun udal agintariengana jo nahi dugu, ondoko aldarrikapen eta eskaerak formalki aurkezteko:

Etxarri Aranatz herri anitza da. Anitza da bere paisaia, eta anitza bertan bizi garenon pentsakera. Denok dugu leku bat bertan eta denon artean osatzen dugu Etxarri Aranatz.
Litekeena da manifestu honen alde egiten dugunok Euskal Herria osoarentzat, zein Nafarroarentzat proiektu, egitura nahiz etorkizun ezberdinak nahi izatea. Baina demokrazian oinarritutako printzipio baten aldeko jarrerak biltzen gaitu, giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen aldekoak, hain zuzen ere.

Hauxe da gure aldarrikapena:
• Euskararen herria nazio naturala da.
• Nafarroak eta Euskal Herriak bere osotasunean bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du.
• Nafarrok, Euskal herritar orok dugu autodeterminatzeko eskubidea.
• Eskubide demokratiko unibertsala denez, nonahi eskubide honen eskaera egingo dugu.
• Hau da Etxarri Aranazko herritarrei luzatu nahi diegun galdera:
Ados al zaude Etxarri Aranatz, Euskal Herriko udalerria izanda, Europako estatu independente berri baten parte izatearekin?

Beraz, Etxarri Aranazko Udal Agintariei etxarriarrok eta orohar euskal herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea bermatzea eskatzen diegu. Herri honek hitza eta erabakia behar ditu bere etorkizuna eraikitzeko. Udalari eskubide hori onartu eta bermatzeko beharrezkoak diren neurriak ematea eskatzen diogu.

Etxarri Aranatzen, 2012ko abenduaren 3an

Zer400

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s